
Zinpeko itzulpenak
Agiri mota guztien zinpeko itzulpenak.

Zinpeko itzulpena edo itzulpen ofiziala da Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak edo erakunde baliokide batek emandako tituluaren jabe den zinpeko itzultzaile batek egindakoa. Itzulpena itzultzaile horrek sinatu eta zigilatuko du.
Horrelako itzulpenak agiri ofizialetan erabiltzen dira batez ere: jaiotza-agiriak, ezkontza-ziurtagiriak, heriotza-ziurtagiriak, titulazio akademikoak, egoitza-baimenak, kontratuak, merkataritza-erregistroko ziurtagiriak, merkataritza-ganberetako ziurtagiriak, eskriturak eta notario-ahalordeak, besteak beste.
Étymon Solutions enpresak hainbat hizkuntza-konbinaziotan aritzen den zinpeko itzultzaileen talde batekin egiten du lan, eta, horri esker, zerbitzu zabal eta azkarra eskain dezake.
EDOZEIN ZALANTZA BADUZU,
Merkatuan presentzia handia duen 15 urtetik gorako enpresa bat da Étymon.
Gure bezeroak liderrak dira beren sektoreetan, eta haien behar guztiak asetzeko profesionaltasuna eta konplizitatea ditugulako lan egiten dute gurekin.
Profesionaltasuna
Beren behar eta arazoetarako konponbiderik onenak eskaintzen dizkiegu bezeroei.
Malgutasuna
Bezeroen behar eta interesetara egokitzen gara, baita haien premia eta ustekabeetara ere.
Dinamismoa
Denbora laburrean kudeatzen ditugu proiektuak, bezeroarentzat konponbiderik azkarrena lortzeko.
Esperientzia
Itzulpengintza teknikoaren eta diseinu grafikoaren teknologia berrienetan dugun eskarmentu osoa jartzen dugu zure eskura.