
Itzulpen teknikoak
Konponbide integrala dokumentazio teknikoaren arloko behar guztietarako.

Enpresa baten irudi ona, hein handi batean, bere agiri eta komunikazio-euskarriei jartzen dien arretak baldintzatzen du (webgunea, aurkezpenak, eskuliburuak, jarraibideak…)
Testuen eta itzulpenen, maketazioaren eta diseinuaren kalitatea ahal beste zaindu behar da produktuen itxura ahalik eta profesionalena dela bermatzeko.
Étymon Solutions enpresan kualifikazio altuko lantalde bat dugu; ama-hizkuntzan lan egiten dute, eta beren lan-esparruko arlo teknikoetan trebatuta daude.
Gure eskarmentua eta prestakuntza direla bide, tamaina handiko proiektu eleaniztunak egin ditzakegu, arrakastaz egin ere.
Itzulpengintzako eta kalitate kontroleko programarik aurreratuenak erabiltzen ditugu. Programa horiei esker, itzulpenak koherentzia terminologiko eta estilistiko handia du, eta ondorengo itzulpenetan denbora eta kostuak aurrez daitezke.
Erabateko konfidentzialtasunez egiten dugu lan, eta nahi izatekotan konfidentzialtasun-hitzarmen bat sinatuko dugu.
ZURE AGIRIAK ITZULTZEAZ GAIN, DISEINATU ETA MAKETATU ERE EGINGO DITUGU
Diseinu grafikoaren arloko profesionalek itxura berria emango diete zure agiriei; zure irudi korporatiboa aplikatu, eta maketazio txukuna emango diote, zure produktuak nabarmendu daitezen (informazio gehiago).
EDOZEIN ZALANTZA BADUZU,
Merkatuan presentzia handia duen 15 urtetik gorako enpresa bat da Étymon.
Gure bezeroak liderrak dira beren sektoreetan, eta haien behar guztiak asetzeko profesionaltasuna eta konplizitatea ditugulako lan egiten dute gurekin.
Profesionaltasuna
Beren behar eta arazoetarako konponbiderik onenak eskaintzen dizkiegu bezeroei.
Malgutasuna
Bezeroen behar eta interesetara egokitzen gara, baita haien premia eta ustekabeetara ere.
Dinamismoa
Denbora laburrean kudeatzen ditugu proiektuak, bezeroarentzat konponbiderik azkarrena lortzeko.
Esperientzia
Itzulpengintza teknikoaren eta diseinu grafikoaren teknologia berrienetan dugun eskarmentu osoa jartzen dugu zure eskura.