
Merkataritzaren arloko itzulpenak,
testuen zuzenketa eta terminologiaren kudeaketa.

Étymon Solutions-en, orotariko itzulpen komertzialak egiten ditugu:
- Gida eta liburuxka turistikoen itzulpenak.
- Jatetxeetako menuak.
- Webguneak eta aplikazioak.
- Proiektu humanitarioak eta GKEak.
- Psikologia-kabineteetako agiriak.
- Kirol-jantzien deskribapenak eta ezaugarriak.
- Eta beste hainbat.
Itzulpenarekin batera, xede-hizkuntzetan testuek behar dituzten egokitzapenak ere egiten ditugu.
Testuen zuzenketa
Estiloa, ortotipografia nahiz biak zuzentzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu, hainbat hizkuntzatan. Zure agiriek ez dute inolako akats ortografiko, sintaktiko edo lexikorik izango, eta estilo eta koherentzia hobea izango ditu.
Terminologiaren kudeaketa
Zure enpresarentzat terminologia-zerrendak sortuko ditugu, informatika-programa espezifikoak erabiliz eta hainbat hizkuntzatan.
EDOZEIN ZALANTZA BADUZU,
Merkatuan presentzia handia duen 15 urtetik gorako enpresa bat da Étymon.
Gure bezeroak liderrak dira beren sektoreetan, eta haien behar guztiak asetzeko profesionaltasuna eta konplizitatea ditugulako lan egiten dute gurekin.
Profesionaltasuna
Beren behar eta arazoetarako konponbiderik onenak eskaintzen dizkiegu bezeroei.
Malgutasuna
Bezeroen behar eta interesetara egokitzen gara, baita haien premia eta ustekabeetara ere.
Dinamismoa
Denbora laburrean kudeatzen ditugu proiektuak, bezeroarentzat konponbiderik azkarrena lortzeko.
Esperientzia
Itzulpengintza teknikoaren eta diseinu grafikoaren teknologia berrienetan dugun eskarmentu osoa jartzen dugu zure eskura.