Étymon Solutions
Testuen eta itzulpenen kalitateak produktuaren kalitatea islatzen du.


LANTALDEA

Étymon Solutions, S.L.L.ren nazioarteko taldeak enpresa handi baten know-howa eta teknologia jartzen ditu enpresen zerbitzura, enpresa txiki baten abantailak ere eskainiz: dinamismoa, malgutasuna, lehiakortasuna eta tratu pertsonalizatua. Gure langileak jatorrizko itzultzaileak eta diseinatzaile grafikoak dira, eta eskarmentu handia dute itzulpengintza teknikoan, autoedizioan (DTP) eta diseinu grafikoan.

Profesionaltasuna

Beren behar eta arazoetarako konponbiderik onenak eskaintzen dizkiegu bezeroei.

Malgutasuna

Bezeroen behar eta interesetara egokitzen gara, baita haien premia eta ustekabeetara ere.

Dinamismoa

Denbora laburrean kudeatzen ditugu proiektuak, bezeroarentzat konponbiderik azkarrena lortzeko.

Esperientzia

Itzulpengintza teknikoaren eta diseinu grafikoaren teknologia berrienetan dugun eskarmentu eta ezagutza osoa jartzen dugu bezeroen eskura haien dokumentazioa kudeatzeko; hala, edozein zailtasun eta eragozpen konpondu, eta erronka berriei aurre egiten diegu.

Gainera, kalitate egiaztatuko kolaboratzaile-sare zabala dugu, hala itzultzailez nola autoedizioko adituz osatua. Beraz, hizkuntza askorekin lan egiteaz gain, munta eta konplexutasun handiko lan eleaniztunak gure gain hartzeko gai garela bermatu dezakegu.

Kolaboratzaile horiek probarik zorrotzenak gainditu dituzte, eta UNE EN ISO 17100 arauak eskatutako titulazioa dute.

Gainera, Konfidentzialtasun Akordio bat eta Lankidetza Kontratu bat sinatzen dugu gure hornitzaile guztiekin, eta, horrenbestez, haien konpromisoa eta profesionaltasuna bermatzen.



Prest al zaude zure dokumentazio teknikoa hurrengo mailara eramateko?


HITZ EGIN DEZAGUN

Profesionaltasuna

Beren behar eta arazoetarako konponbiderik onenak eskaintzen dizkiegu bezeroei.


Malgutasuna

Bezeroen behar eta interesetara egokitzen gara, baita haien premia eta ustekabeetara ere.

Dinamismoa

Denbora laburrean kudeatzen ditugu proiektuak, bezeroarentzat konponbiderik azkarrena lortzeko.


Esperientzia

Itzulpengintza teknikoaren eta diseinu grafikoaren teknologia berrienetan dugun eskarmentu osoa jartzen dugu zure eskura.