Maketazioa

Étymon Solutions, S.L.L.k maketazio zaindu batez osatuko ditu zure itzulpen-lanak, itzulitako dokumentua jatorrizkoaren berdin-berdin utzirik. InDesign-ekin nahiz beste autoedizio-formaturen batekin lan egiten duzula ere, Étymon Solutions, S.L.L. zuri laguntzeko gai da, ia edozein DTP formatu manipulatu baitezake.
Era berean, txantiloiak diseinatzen ditugu zure eskuliburuak, katalogoak eta abar maketatu ahal izan ditzazun. Lan handiko uneetan eta zure barne-baliabideei laguntzeko, gure autoedizio-zerbitzuak eska ditzakezu.
EDOZEIN ZALANTZA BADUZU,
Merkatuan presentzia handia duen 15 urtetik gorako enpresa bat da Étymon.
Gure bezeroak liderrak dira beren sektoreetan, eta haien behar guztiak asetzeko profesionaltasuna eta konplizitatea ditugulako lan egiten dute gurekin.
Profesionaltasuna
Beren behar eta arazoetarako konponbiderik onenak eskaintzen dizkiegu bezeroei.
Malgutasuna
Bezeroen behar eta interesetara egokitzen gara, baita haien premia eta ustekabeetara ere.
Dinamismoa
Denbora laburrean kudeatzen ditugu proiektuak, bezeroarentzat konponbiderik azkarrena lortzeko.
Esperientzia
Itzulpengintza teknikoaren eta diseinu grafikoaren teknologia berrienetan dugun eskarmentu osoa jartzen dugu zure eskura.
