Lege Oharra
ÉTYMON SOLUTIONS SLL da web-orri honen jabea
Webgune hau erabiltzeko, erabiltzailea jarraian adierazten diren baldintza guztiekin ados dagoela ulertzen da.
Jabetza intelektuala
Espresuki kontrakoa adierazi ezean, ÉTYMON SOLUTIONS SLLren jabetzakoak dira webguneko eduki guztiak, besteak beste, eta adibide gisa soilik, testuak, grafikoak, izendapenak, logotipoak, ikonoak, irudiak, etab., eta jabetza intelektualaren arau nazional eta nazioartekoen babespean daude.
Beraz, erabat debekatuta dago webgune honetako edukia edonola erabiltzea, besteak beste, erreproduzitzea, aldatzea, banatzea, eskualdatzea, ondoren argitaratzea, erakustea edo partez nahiz osorik ordeztea, ÉTYMON SOLUTIONS SLLren adostasun espresua izan gabe.
Erantzukizunetik salbuestea
ÉTYMON SOLUTIONS SLLk ez ditu inola ere bermatzen informazioaren erabateko aplikagarritasuna, zehaztasuna edo gaurkotasuna, ezta informazioaren beste edozein alderdi ere, eta ez du bermatzen webgune honen bidez eskainitako zerbitzuen jarraitutasuna, aplikagarritasuna eta etengabeko funtzionamendua ere ez.
Web honetako esteka batzuek ÉTYMON SOLUTIONS SLLren kontrolpetik at dauden beste zerbitzari batzuetara daramate. Beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen haiek eskainitako informazioen edo zerbitzuen gainean, eta, oro har, haien edukien gainean, eta ezin du bermatu haien legezkotasuna, egiazkotasuna, gaurkotasuna edo beste ezein alderdi ere ez.
Pribatutasuneko eta Datuak Babeseko Politika
Web-orri honetan eskaintzen diren zerbitzu batzuk erabiltzeko, erabiltzaileek datu pertsonal jakin batzuk eman behar dizkiote ÉTYMON SOLUTIONS SLLri. Horregatik, datu horien konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du ÉTYMON SOLUTIONS SLLk, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuz, bai eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legera egokitzekoa ere, komunikazio komertzialak bidaltzeari dagokionez. Erabiltzaileek edozein unetan baliatu ahal izango dituzte datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak, tratamenduari aurka egitekoak, ahaztua izateko eskubidea eta eramangarritasuna lortzekoa, helbide honetara idatzi bat bidaliz: Juan Ajuriaguerra kalea 19, 2. K 48009 Bilbo, Bizkaia; edo helbide elektroniko honetara: bilbao@etymon-solutions.com
Merkataritzako informazioa
Emandako datu pertsonalak harreman komertzialak iraun bitartean gordeko dira, non eta interesdunek ez duten eskatzen datu horiek ezaba daitezela 5 urteko epe batez, datuak azkenekoz baieztatu zirenetik zenbatzen hasita.
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, ÉTYMON SOLUTIONS SLLk jakinarazten du bera dela www.etymon-solutions.com webgunearen jabea. Lege horren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, datu hauen berri ematen du:
ÉTYMON SOLUTIONS SLL da webgune honen titularra. IFK: B95560520; helbide soziala: On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia, 66, 6.C, 48011 Bilbo, Bizkaia. Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hau da: bilbao@etymon-solutions.com